Helburua
- Ekintzailetza zentzu orokorrean landuko da, enpresa-ekonomiara mugatu gabe. Ekintzaile izatea protagonismoa hartzea da, ekimena izatea, bizitza beraren agintea hartzea...
- Heziketa-proiektu hau bizitzako edozein proiektu gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren giza gaitasunak garatzera bideratua dago.
- Agertoki bat hautatu da lanerako metafora gisa. Helburua ikasleek eserlekuetako erosotasun pasiboa uztea eta “agertokira salto” egitea da, beren antzerki-lanak egiteko.