Proiektua

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta

Helburu nagusia

6 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean kultura ekintzailearekin erlazionatutako balioak sentsibilizatzea eta sustatzea, irakatsi eta ikasteko prozesuetan irakasleek eta ikasleek batera erabiliko dituzten multimedia tresnen edo materialen bidez.

2005ean, Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak aurre egin zion Gipuzkoako ekonomian jarrera ekintzailea berreskuratzeko erronkari, eskolako ibilbide osoan zehar ekintzailetzari lotutako balioak landuko zituen proiektuaren bidez. Proiektu honi Hasi eta Hazi izena eman zitzaion.

Oso adin txikietatik lan egin nahi denez (lehen hezkuntza) eta enpresen sorkuntzan zentratutako beste ekimen batzuk daudenez, Hasi eta Hazi proiektua bizitzaren edozein alorretan jarrera aktibo eta laguntzaileari lotutako giza balioak garatzera bideratu zen. Honek haurrentzat eta gazteentzat enpresa baino hurbilagoak eta motibatzaileagoak diren testuinguruekin aritzeko abantaila ekarri du, eta baita euskarrietako edukien eskaintza zabaltzeko ere, ohiko eskola prozesuan aritu ahal izateko moduan, eskola ordutegitik kanpo espazioak bilatu gabe.

Aurrera egiteko asmoz eta proiektua ikasleek hainbat ikasturte eta zikloetan zehar landuko duten osotasun koherente gisa ulertuta, lehen hezkuntzatik hastea erabaki zen.


  • Hasi eta Hazi
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Europar Batasuna